Auzolana Larrabetzun

Auzolana Larrabetzun

Pasa den igandean, iralak 21, 12 lagun batu ziren Larrabetzuko plazan Gabriela Francesen egutegietan auzolan bat egiteko. Lehenik, bere proiektua ikusteko aukera izan zuten; Larrabetzuko udalak daraman konposta proiektua ere ikusi zuten. Auzolanerako lantaldeetan banatu ziren lan ezberdinak egiteko: Gabrielaren bi sagastietan sagarrak batu, azken gindilak batu, indabak garundu, loreak batu… Hiru ordukoa izan zen auzolana guztira. Lanak bukatu ondoren guztiek batera hamaiketako bat egin zuten . Oro har auzolan jardunaldi bikaina izan zen!

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.