Argitalpenak

Elikadura-sistema eta nekazal ekoizpen iraunkor baterako bidea Euskal Herria 2021-2030
- Etxalde -

Etxalde - elikadura-sistema eta nekazal ekoizpen iraunkor baterako bidea Euskal Herria 2021-2030 - El camino hacia un sistema alimentario y una produccion agraria sostenible en Euskal Herria 2021-2030

Dokumentu honek hausnarketa eta analisi ugari bildu nahi ditu, Euskal Herriko herritar guztiei elikadura osasuntsua bermatzeko tokiko elikadura-sistema iraunkorragoak eraikitzeko beharrezko mekanismoak artikulatu ahal izateko.

Deskargatu (euskaraz eta gaztelaniaz)

Elikadura burujabetza munduan eta Euskal Herrian
- Etxalde -

Etxalde - Elikadura burujabetza munduan eta Euskal Herrian - La soberanía alimentaria en el mundo y en Euskal Herria

Elikadura burujabetza da duela hamarkada askotatik behar zen erantzuna, nekazaritza globalizatuaren eredu bat hausteko. Eredu horrek galdu egin zuen nekazaritza egiten duten eskuetara bizia eramateko hasierako asmoa, eta nekazarien mugimenduak gainerako gizarteari azaldu behar dio erantzun hori guztiontzako bizitza dela.

Deskargatu (euskaraz eta gaztelaniaz)

Elikadura eta horren ekoizpena, Euskal Herriaren orain eta etorkizunaren giltza
- Etxalde -

La alimentacion y su produccion, claves del presente y futuro de Euskal Herria

Dokumentu honen bidez ETXALDEk bere hausnarketa eta proposamenak aurkeztu nahi ditu, etorkizuneko Nekazaritza Politika Bateratuen inguruko eta Munduko Merkataritza Antolakundearekin nazioarte mailan negoziazioaren irekieraren testuinguruan.

Deskargatu (euskaraz)

TTIP-TAFTAren aurrean - Nekazaritza iraunkorra eta elikadura burujabetzaren garaia da
- Etxalde -

Frente al TTIP-TAFTA - Nekazaritza iraunkorra eta elikadura burujabetzaren garaia da - Es la hora de la agricultura sostenible y la soberania alimentaria

TTIPak are gehiago sakontzen du politika neoliberaletan, herritarren eskubideen suntsiketan transnazional handien alde. Argi dago ez diela ekarpen onik egiten Europako eta AEBko herritarrei, eta bi aldeetako elite ekonomikoek baino ez dute jasotzen onura.

Deskargatu (gaztelaniaz eta euskaraz)

Elikadura burujabetzaren eraikuntza kolektiborako ekintza sindikala
- Bizilur, Etxalde, EHNE Bizkaia -

Elikadura burujabetzaren eraikuntza kolektiborako ekintza sindikala

Dokumentu honek «hazi» bihurtu nahi du, langile mugimenduaren baitan hausnarketa eta ekintza politiko prozesu bat sustatzeko eta Euskal Herriko nekazari mugimenduarekin aliantza egiteko. Dokumentu honetan jasotako hausnarketek sei sindikaturekin batera egindako lan-prozesu bati erantzuten diote.

Deskargatu (euskaraz)

Euskal Herrirako bestelako bizitza-ereduak lortzeko burujabetza ereiten
- Etxalde, Bizilur, EHNE Bizkaia -

Euskal Herrirako bestelako bizitza-ereduak lortzeko burujabetza ereiten

Hiru aldeko apustua egiten dugu: elikadura burujabetzaren aldekoa, errealitatearen abiapuntu eta ikuspuntu izateko aukera gisa; politika publikoen aldekoa, espazioak eta proposamenak eztabaidatzeko tresna estrategiko gisa; eta ikaskuntza partekatuaren aldekoa, definituriko helburuak elkarrekin lan eginez lortzeko formula gisa.

Deskargatu (euskaraz)

Elikadura Burujabetza: elkarrizketa kritiko bat
- EHNE Bizkaia -

Soberania alimentaria - Un dialogo critico - Jornadas Elikadura XXI

2017ko apirilean Gasteizen egindako Elikadura XXI jardunaldietan erakutsitako lanen bilduma. Txosten gehienak nekazaritzako, elikagaigintzako, ingurumeneko eta gizarteko mugimenduekin lotutako alderdi eta gaiekin lotuta daude, elikadura burujabetza eraikitzen eta aurrerarazten baitute.

Deskargatu (gaztelaniaz)

Berdintasunerako Plan 2020-2025
- EHNE Bizkaia -

Berdintasunerako Plana. Sindikatuaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari buruzko helburuak eta ekintzak jasotzen ditu, indarguneak mantenduz eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunera iristeko diagnostikatzen diren ahulguneak eta gabeziak indartuz.

Deskargatu (gaztelaniaz)

Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazioko Plan Estrategikoa 2020-2024
- EHNE Bizkaia -

Gizonak eta, bereziki, emakume nekazariak gogor ari dira lanean berrikuntza pedagogikorako metodologia berriak ezartzeko. Hezkuntza askatzaileak parte-hartzailea, horizontala eta eraikitzailea izan behar du, ohiko hezkuntzak eta zientziek ohi diguten norabide bakarreko hezkuntza baztertuz.

Deskargatu (gaztelaniaz)

Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) eta Europako Itun Berdea
- Etxaldeko Emakumeak -

Etxaldeko Emakumeak - Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) eta Europako Itun Berdea

Txosten honek Nekazaritza Politika Bateratuaren azken erreforma (2017) eta Europako Itun Berdea ezagutu nahi ditu, eta bata bestearekin lotuta edo integratuta ez dauden politikak direla adierazi. Era berean, Europako bi araudien ikuspegi feminista jasotzen du.

Deskargatu (euskaraz)

1. Liburuxka: Ondasun kolektiboak
-EHNE Bizkaia, Bizilur, Mundubat, VSF eta Emaús-

BIENES COMUNES Cuaderno 1

Elikadura burujabetza eraikitzeko prozesuaren ardatzei buruzko lau liburuxketatik lehena. Bertan, baliabide kolektiboen kudeaketa komuna lantzen da, merkatutik kanpo lankidetza-, truke- eta ustiapen-printzipioak ezartzeko aukera ematen duena.

Deskargatu (euskaraz)

2 Liburuxka: Agroekologia
-EHNE Bizkaia, Bizilur, Mundubat, VSF eta Emaús-

Agroekologia - 2 Liburuxka

Elikadura burujabetza eraikitzeko prozesuaren ardatzei buruzko lau liburuxketatik bigarrena. Agroekologiak gure baratzeak, baserriak eta finkak eraldatzen ditu, gure ingurunea eta lurraldea, gure gizarte-harremanak eta gure balioak eraldatzen ditu.

Deskargatu (euskaraz)

3. Liburuxka: Ekonomia solidarioa
- EHNE Bizkaia, Bizilur, Mundubat, VSF y Emaús -

Ekonomia solidarioa - 3. Liburuxka

Elikadura burujabetza eraikitzeko prozesuaren ardatzei buruzko 4 liburuxketatik bigarrena. Kapitala bilatu eta hura metatu ordez, Ekonomia Solidarioak pertsonak eta beren lana jartzen ditu sistema ekonomikoaren erdigunean. Hala, merkatuak pertsonen ongizatea eta planetako bizitza bermatzeko tresna dira.

Deskargatu (euskaraz)

Nazio Batuen Adierazpena: Derechos de los Campesinos y de Otras Personas que Trabajan en las Zonas Rurales
- La Vía Campesina -

LVC-Declaracion de las Naciones Unidas sobre los Derechos de los Campesinos y de Otras Personas que Trabajan en las Zonas Rurales

Ilustrazio liburu honek nekazarien eskubideei buruzko Nazio Batuen Adierazpenaren hainbat alderdi aztertzen ditu. Irudi boteretsuen bidez, Adierazpen hori ezagutaraztea eta bertako edukiak landa-komunitateetan zabaltzea du helburu.

Deskargatu (castellano)

PAC NPB - Euskadi 23-27
- Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak -

PAC-NPB, Euskadi 23-27 - Gobierno Vasco, Diputación de Álava, Diputación de Bizkaia, Diputación de Gipuzkoa

Euskadiko Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren egokitzapenaren berrikuntza nagusiak aztertzen dituen dokumentua.

Deskargatu (euskaraz)

EHNE Bizkaia XII. Kongresua

Biltzarrari buruzko informazio gehiago, gure webguneko esteka honetan.

Deskargatu Dokumentu Politikoa (euskaraz eta gaztelaniaz).

Kongresurako Prentsa-deialdia (euskaraz eta gaztelaniaz).

Kongresuari buruzko Prentsa-oharra (euskaraz eta gaztelaniaz).

Kongresuari buruzko bideoa - "Baserritarren ahotsa":

Jardueren memoriak

Erlazionatutako webguneak

La Vía Campesinaren VII. Konferentzia

www.eh-derio-lvc-2017.ehnebizkaia.eus

Via Campesinak 200 milioi nekazari biltzen ditu mundu osoan, horien artean EHNE Bizkaia, talde sortzaileetako bat. Erakunde hori 60 herrialdetako 170 erakundek osatzen dute, eta Nazioarteko VII. Konferentzia egin zuen Derion (Euskal Herria) 2017ko uztailean.

EHNE-Bizkaiak ostatuaren, garraioaren, mantenuaren eta abarren logistika guztia bere gain hartu zuen, eta Via Campesinak, berriz, Konferentziaren prozesu politiko osoa garatu zuen nazioartean.

Elikadura 21 jardunaldiak

elikadura21.ehnebizkaia.eus/

2017ko apirilean, elikaduraren etorkizunari eta nekazaritzak XXI. menderako dituen erronkei buruzko eztabaida-jardunaldiak egin ziren Gasteizko Europa Jauregian.

Bizkaiko EHNEk antolatuta, solasaldi honek mundua nork, nola eta zer inplikazio sozial, ekonomiko eta ekologikoekin elikatuko duen hausnartzen sakondu zuen.

Elikaherria

www.elikaherria.eus

Elikaherria eztabaidarako eta ekintzarako gunea da, eta bertan biltzen dira EHNE Bizkaia, Mundubat, La Via Campesina nazioarteko nekazarien mugimendua eta Etxalde (elikadura subiranotasunaren aldeko baserritarren mugimendua).

Webgune honek Etxalde aldizkariaren ale guztiak hartzen ditu, baita sektoreko beste argitalpen batzuk, nekazari eta abeltzainentzako prestakuntza-ikastaroak eta lehen sektorearekin lotutako kanpainak ere.

Etxaldeko Emakumeak

etxaldeko-emakumeak.elikaherria.eus

Etxaldeko Emakumeak emakume baserritarren, landa eremuko emakumeen eta elikadura burujabetzaren aldeko emakume militante talde irekia da.

2015ean Emakumeen Mundu Martxako karabana Euskal Herritik igarotzeak taldea batu eta sendotu zuen ("Gure gorputzak, gure lurraldeak" leloarekin). Ekintza horretan, haziak emakumeen, lurraldeen, jakintzaren eta zainketen arteko batasunaren sinbolo izan ziren.

×