3. Nyéléni Foru Globala

3. Nyéléni Foru Globala

Iraileko 6 eta 13 egunen artean Kandy, Sri Lankan hirugarren Nyéléni Foru Globala ospatu zen. EHNE Bizkaiako bi kidek parte hartu zuten bertan Vía Campesinaren delegazioaren parte bezala.

100 herrialde baino gehiagoko 700 deleagatu inguruk hartu zuten parte erresistentzia eta alkartasuna helburu duen aliantza global honetan; elikaura burujabetza, feminismoa, agroekologia, justizia soziala eta klimatikoa eta genero justizia, dekolonilitatea eta antiarrazakeria, burujabetza herrikoi eta energetikoa eta demokrazia ekonomikoa dira jorratu ziren gaiak.

Espazio honetan akzio komuneko Agenda Politiko bat sortu zen, sei ardatzetan oinarrituta dagoena; 1. Demokrazia, herrien eskubideak, bakea eta alkartasun internazionalista; 2. Ekonomia herrikoiak; 3. Elikadura burujabetza eta agroekologia; 4. Lurra, lurraldeak eta erreforma agrarioa; 5. Osasuna pertsona ororentzat; 6. Justizia klimatikoa eta burujabetza energetikoa. Horrez gain, Kandyko Deklarazioa ere bai eginzen, Cumbre de los Pueblos rumbo a la COP30-n aurkeztuko dena, Brasilen; honetan bizitzen ari garen krisi multidimensionalaren aurrean transformazio sistemiko bat lortzeko akzio kokretuak proposatzen dira, baita alternatiben eraikuntza kolektibo bat.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.