Abenduak 11 osteguna: Nola elikatzen gara?

Abenduaren 11n, ostegunean, Nola elikatzen gara? topaketa egingo da Bilboko Errekalde auzoan. Tokiko eta sasoiko kontsumoaren etorkizuna aztergai.

Etxaldeko Emakumeak eta Errekalde Euskaraz elkartearen artean gidatutako gune honek, egungo elikadura-sistemaren inguruan sentsibilizatzea eta ekoizleen eta kontsumitzaileen artean aliantzak eta laguntza-guneak sortzea du helburu.

Emakume baserritarrek beren dinamizazioan paper garrantzitsua duten tokiko kontsumo taldeen eta elikadura sistemen esperientziak ezagutuko dira. Haiekin izandako eztabaidari esker, elikagaien kontsumoa norantz eraman beharko genukeen hausnartu ahal izango dugu, bidezkoagoa eta iraunkorragoa izan dadin.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.