Bizkaiko Foru Aldundiak fortait berezia %70ean finkatu du PFEZn (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) gastu kengarri gisa. Hau da, 2025eko ekitaldirako eta ondorengoetarako, nekazaritza- eta abeltzaintza-jardueren etekin garbia zehazteko aplikatu beharreko ehuneko hori finkatuko da, zuzeneko zenbatespen sinplifikatuan.

[
Bizkaiko Aldundia]
Gaur goizean, Itxaso Berrojalbiz, Ogasun eta Finantza diputatuak, eta Arantxa Atutxa, Natura eta Nekazaritza diputatuak, EHNE Bizkaiako Unzalu Salterain eta Alberto Llona ordezkariekin, Carlos Ibarrondo ENBAko presidentearekin eta José Antonio Irazola Lorra kooperatibako presidentearekin bildu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzan.
Fortfait hori finkatzeak, hurrengo erregelamendu batean jasoko denak, Bizkaiko nekazaritzako eta abeltzaintzako 1.400 zergadun ingururi egingo die mesede, eta eragin ekonomiko positiboa izango du lehen sektore horretan, 1,5 milioi eurokoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren datuen arabera.
Neurri fiskal hori Suspertze Planan jasota dago, eta Aldundiak, EHNE Bizkaiak, ENBAk eta LORRAk adostu dute. Bost lan-ildo nagusi eta Bizkaiko nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorearen beharrei erantzuteko diseinatutako 14 neurri espezifiko biltzen ditu.
Plan honen lan-ildoetako batzuk honako hauek dira: sektorea modernizatzea eta digitalizatzea, belaunaldien arteko erreleboa sustatzea, animalien osasunarekiko konpromisoa eta emakume baserritarren bizi-kalitatea hobetzea.