EHNE Bizkaiak eta Via Campesinak Nekazari Feminismoko Eskolen Nazioarteko Topaketa antolatu dute

EHNE Bizkaiak eta LVC-k antolatuta, La Vía Campesinako Nekazari eta Herri Feminismoko Eskolen Nazioarteko Topaketa egingo da hilaren 17an eta 18an Bizkaiko Artzentales udalerrian. Hurrengo egunean, hilak 19, nazioarteko nekazari mugimendu honetako emakume baserritarren eta gizarte mugimenduen arteko elkarrizketa izango da Larrabetzun.

Hilaren 17an eta 18an, La Vía Campesinako (LVC) emakumeek gogoeta egingo dute LVCk mundu osoan bultzatutako Nekazari eta Herri Feminismoko Eskolei buruz. Eskola horiek toki- eta eskualde-mailan nahiz kontinente-mailan funtzionatzen dute. Izan ere, LVCko Emakumeen Nazioarteko Artikulazioak antolatutako Emakumeen Eskola Kontinentalen helburua da nekazarien eta herritarren feminismoa bultzatzea, emakumeek beren lurraldeetan aurre egin behar dieten dilema guztiei heltzeko gai izango dena.

Eskola kontinentaletan emakumeen aniztasunak parte hartzen du, eta horiek indartu egiten dira tokiko prestakuntza eta eztabaidak ugaritzeko, bai eta tokiko agenden eta ikuspegi globalaren arteko loturan sakontzeko ere. La Vía Campesinan feminismoaren eraikuntza bultzatzearen aldeko apustua ere bada ekimena.

Gizarte-mugimenduekiko elkarrizketa

Mujeres baserritarras de La Via Campesina - Dialogo con movimientos sociales

Ekainaren 19an, topaketako partaideak Larrabetzuko (Bizkaia) Hori Bai gaztetxera joango dira, hainbat gizarte eragilerekin -emakume migratu eta arrazisten mugimenduak, gazteak, pentsiodunak eta feministak- solasaldi bat egiteko. Jarduera honek, halaber, Palestinarekiko elkartasun ekitaldi bat ere barne hartzen du.

Ordutegia:

    • 09:30 Harrera eta izen-ematea
    • 10:00 Ongietorria eta aurkezpena Larrabetzun
    • 10:30 Solasaldia
    • 13:00 Ekitaldi solidarioa Palestinarekin
    • 14:30 Bazkaria
    • 16:00 Bisita

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.