Etxaldek bat egin du Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrarekin
2023 - 10 - 12
Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 30erako iragarritako deialdia erregistratu dute ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatu eta erakundeek .
Komunikatu bateratua ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatu eta erakundeek
"Deitzaileak garen sindikatuok bat egiten dugu Euskal Herriko Mugimendu Feministak plazaratutako diagnostiko eta aldarrikapenekin.
Greba Feminista orokorraren aldarrikapen nagusia zaintza eskubide kolektiboa eraikitzea da, zaintzen egungo antolakuntza soziala eraldatuz eta Euskal Zaintza Sistema publikokomunitario duina eraikiz. Greba honetara jendarte osoa dago deituta, gizon zein emakume.
Azkenengo 3 urteetan zehar Euskal Herriko Mugimendu Feministak prozesu parte hartzaile emankorra eraman du aurrera, beste hainbat eragile sozial eta sindikalekin batera. Lanketa honen emaitza diagnostiko bateratu bat eta aldarrikapen amankomun batzuk izan dira. Eta aldarrikapen hauek egikaritzeko, greba feminista orokorra deitu dugu gaurkoan.
Greba feminista orokorrak lantokietan inzidentzia izateko helburua du, eta aldi berean horietatik haratago doa. Baita zaintzaren erdiguneko ardura izango duen zerbitzu publiko indartsu batzuen alde borrokatzeko ere Pertsona guztiak gara interdependenteak. Guztiok dugu bizitzan zehar zainduak izateko premia eta baita zaintzeko ardura, guztiok interpelatzen gaitu.
Horretarako hurrengo aldarrikapenak ditugu:
Zaintza sistema duin baten alde:
Zaintza duinen unibertsaltasuna eskubide gisa aitortzea eta bermatzea.
Zaintza zerbitzuetan pribatizazioarekin eta azpikontratazioarekin amaitu.
Sistema publikoa garatu eta indartu behar da.
Etxez etxeko zerbitzua indartu eta garatu behar da.
Zaintza lanak transbertsalki landu beharra dago: hezkuntzan, osasungintzan eta lan eremuan.
Zaintzeko baimenak zabaldu behar dira: loturagramak aldarrikatzen ditugu familia eredu tradizionala gainditzeko eta nahi ditugunak zaintzeko.
Bizitza duinen alde:
Lan jarduna murriztu soldata murriztu gabe, hau da, zaintzeko denborak bermatu.
Zaintza-lanen birbanaketa gizonek haien ardura har ditzaten.
Zaintza langileen baldintza duinen alde:
Etxe barruko erregimena desagerrarazi
Lanaren Nazioarteko erakundearen 189. hitzarmena bere osotasunean berretsi
Etxeko lana lan-erregimen orokorrean sartu eta gutxieneko soldataren gainetik jarri
Azkenengo urteetan anitzak izan dira sektore feminizatuetan eta zaintza esparruetan emandako borrokak eta lorpenak ere. Emakumeak borrokaren lehen lerroan gaude. 2023an, alegia, HEHan grebak egin dituztenen 2/3 emakumeak izan dira. Ezin da ukatu beraz borroka feministaren izaera eraldatzailea.
Greba Feminista Orokorrak jendarte osoa interpelatzen du. Zaintza guztion ardura da, eta horien antolaketa sozial eta ekonomiko justuago baten aldeko borroka ere bai.
Denon bizitzak erdigunera ekartzeko, azaroaren 30ean denok kalera!".
Esperientzia onenak eskaintzeko, cookieak bezalako teknologiak erabiltzen ditugu, gailuaren informazioa gordetzeko eta/edo eskuratzeko. Teknologia horien baimenari esker, nabigazio-portaera edo gune honetako identifikazio bakarrak bezalako datuak prozesatu ahal izango ditugu. Adostasuna ez onartzea edo kentzea, ezaugarri eta funtzio jakin batzuetan eragin negatiboa izan dezake.
Erabilgarria
Always active
Biltegiratze edo sarbide teknikoa behar-beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak esplizituki eskatutako zerbitzu espezifiko bat erabiltzea baimentzeko helburu legitimorako, edo komunikazio elektronikoen sare baten bidez komunikazio bat transmititzeko asmo bakarrarekin.
Lehentasunak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa beharrezkoa da abonatuak edo erabiltzaileak eskatzen ez dituen lehentasunak biltegiratzeko.
Estatistikak
Estatistika-helburuetarako soilik erabiltzen den biltegiratze edo sarbide teknikoa.Estatistika-helburu anonimoekin soilik erabiltzen den biltegiratze edo sarbide teknikoa. Errekerimendurik gabe, zure Interneteko zerbitzuen hornitzaileak borondatez betetzea, edo hirugarren baten erregistro gehigarriak, xede horretarako soilik biltegiratutako edo berreskuratutako informazioa ezin da erabili zu identifikatzeko.
Marketing
Biltegiratzea edo sarbide teknikoa beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko, publizitatea bidaltzeko, edo erabiltzailea web batean edo zenbait webgunetan arakatzeko, antzeko marketin-helburuekin.