Ehne-Bizkaiatik ekintza ezberdinak entolatu ditugu datozen asteetako hiru ostegunetarako: urriak 23 eta 30 eta azaroak 6.
urriak 23 osteguna. Taller praktikoa: "Haziak eta hazitegiak ortu eta prozesu agroekologikoetan”
Gure ortuak eta baserriak ondo maneiatzeko, ezinbestekoa da kalitatezko haziekin lan egitea, eta horretarako, baserritarrek urteetan bildutako eta zaindutako haziak funtsezkoak dira. Tailer honetan, hazi horiek biltzeari, mantentzeari eta ugaltzeari buruz hitz egingo dugu. Gainera, hazitegi desberdinak egiteko praktikak egingo dira.
Eguna: urriak 23 osteguna. Ordua: 16:30-19:30.
Lekua: Garoa (Mungia).
Izena emateko: unai@ehnebizkaia.eus edo 636451572
urriak 30 osteguna. Hitzaldia: "Baso-kudeaketa iraunkorreko eredu berriak" + dokumentalaren aurkezpena (Basogintza iraunkorra).
Pinu edo eukalipto landaketen kudeaketa intentsibotik, baso anitz eta iraunkor batera igarotzeari buruz hitz egingo dugu, etekin ekonomikoa izango duena eta biodibertsita- tea eta basoaren gizarte, ingurumen eta kultura funtzioak hobetuko dituena. Baso horien kudeaketan zer urrats eta praktika mota egin behar ditugun ere definituko da.Horrez gain, Ehne-Bizkaiak egindako "Basogintza Iraunkorra" dokumentala aurkeztuko da.
Eguna: urriak 30 osteguna. Ordua; 16:30-19:30.
Lekua; EhneBizkaiak Abadiñon duen bulegoan.
Izena emateko: unai@ehnebizkaia.eus edo 636451572.
azaroak 6 osteguna. Nazioarteko mahai ingurua (Webinarioa): Biodibertsitatearen zaindariak.
Mundu mailako borrokak baserritarren hazien defentsan.
Elkartrukerako gune honetan, hizlari gisa, Elikadura Subiranotasunerako Plangintzaren Nazioarteko Batzordeko (LHIK) nekazaritza-biodibertsitateari buruzko lantaldeko emakumeak eta Via Campesinak biodibertsitate lantaldeko emakumeak izango dira. Mundu mailan eta beren lurraldeetan baserritarren hazien alde egiten ari diren borrokei buruz hitz egingo digute.
Eguna: azaroak 6 osteguna. Ordua; 16:30-18:00.
Izena emateko: unai@ehnebizkaia.eus edo 636451572
