Emakume Baserritarren Jakintzak, Zaporeak, Lurrak, Bizipenak… eta zenbait errezeta

EMAKUME BASERRITARREN JAKINTZAK,ZAPOREAK, LURRAK, BIZIPENAK…eta zenbait errezeta
Mery Ann Garling Infanta eta Gabi Basañez Ruizen bilduma
Azken urteotan, Bizkaiko EHNEko emakume baserritarrek, baserri munduan eta gure baserrietan izan duten jakintza eta papera berreskuratu eta ikusaraztearen aldeko apustua egin dugu.
Liburuetan agertzen ez diren eta oso balio gutxi ematen zaien istorioak berreskuratu behar direla uste dugu, ez baitiote ekarpenik egiten gizarte modernoak eskatzen digun logika produktibista eta publikoari. Zaintzan eta gure herriei bizia ematen dieten komunitateetan kokatutako istorioak dira.
Dokumentu honetan istorioak bildu nahi dira, aitzakiatzat hartuta gure amamen eta amen errezetez hitz egitea, baserritarren kultura berreskuratzeko ariketa gisa. Kontakizunek gure lurraldeetan bizitzeko, lurra zaintzeko eta ulertzeko ia desagertuta dagoen modu batera garamatzate. Elkarrizketatutako emakumeak galtzen ari garen kultura etakomunitate baserritar horren egileak dira. Deskargatu errezeta liburua hemen.

 

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.