Abenduaren 11n, ostegunean, Nola elikatzen gara? topaketa egingo da Bilboko Errekalde auzoan. Tokiko eta sasoiko kontsumoaren etorkizuna aztergai. Etxaldeko Emakumeak eta Errekalde Euskaraz elkartearen artean gidatutako gune honek, egungo elikadura-sistemaren inguruan sentsibilizatzea eta ekoizleen eta kontsumitzaileen artean aliantzak eta laguntza-guneak sortzea du helburu. Emakume baserritarrek beren dinamizazioan paper garrantzitsua duten tokiko kontsumo taldeen eta...
Kaixo. Hemen duzue Ehne-Bizkaiatik basogintza iraunkorrari buruz egin dugun bideo-dokumental berria ikusteko esteka. Ikus dezakezue begirada eta lan egiteko modu desberdinak agertzen direla: baserritarren mugimendua, tokiko erakundeak, elkarte kontserbazionistak, basoen kudeaketarako kooperatiba integralak. Guztiak beharrezkoak, baso-eredu anitzagoa, autoktonoagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko.