Bideoa: Emakume baserritarren jakinduria transmititzen. 1. bideoa: Axurien hazkuntza

Hau da egin ditugun lau bideoetatik lehena, emakume baserritarrek belaunaldiz belaunaldi transmititu dituzten jakintzak eta manejuak berreskuratzeko eta zabaltzeko asmoarekin.

Lehen atal honetan, Miriam Otxotorena Iturgoiengo artzainak bildotsekin bere jardueraren hastapenak eta egungo lanaren ezaugarriak erakusten ditu. Horrela, ardiak hiltzeko garaia iristean hartzen dituen neurriak azaltzen ditu, bildotsak, ardiak eta arrak ukuiluan nola banatzen dituen, arkumeak nola elikatzen dituen, herri-soroetan nola bazkatzen diren...

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.