Euskal Herriko Deklarazioa; La Via Campesinaren VII. nazioarteko konferentziako behin betiko txostena

Gaur, apirilaren 17a, Baserritar borroken nazioarteko eguna izanik, iragan uztailean ospatutako La Via Campesinaren VII. Nazioarteko konferentziako behin betiko txostena helarazten dizuegu. Txosten honetan  bertan eztabaidatu eta adostutako ildoak jorratzen dira eta mundu mailan 200.000.000 baserritar baino gehiago ordezkatzen dituen amaiera deklarazioa duzue irakurgai. Datozen lau urteetako borroka eta aldarrikapen ildoak azpimarratzen dira Euskal...

Nekazal Feminismoak

Pasa den urrian hasiera eman zitzaionetik aurrera doa “Baserritik Mundura”, agroekologia eta Elikadura Burujabetzaren inguruko ikastaroa. Ostiral honetan, martxoaren 9an, laugarren mintegi irekia ospatu genuen. Oraingoan, eta Eskuenaga, Letza eta Ondarroatik pasa ondoren, Igorreko Kultur Etxean izan genuen zita. Giro zoragarrian 50 pertsona baino gehiago bildu ginen Nekazal Feminismoak gaiaren inguruan entzun eta eztabaidatzeko...

Euskal gehiengo sindikalak bat egin du Mugimendu feministak deitutako grebarekin

  LAB, ELA, STEILAS, ESK, HIRU eta ETXALDE mugimenduak Martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin bat egiten dugu. Pasa den Otsailaren 2an Euskal Herriko mugimendu feministatik esan zuten bezala, lehenengoz Euskal Herrian Greba feminista baterako deia zabaldu da “Emakumeok planto” lemapean. Aurkezpenean adierazi bezala “Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du...

Baserritik mundura

Asteburu honetan (Urtarrilaren 18/21) Baserritik Mundurako bigarren edizioak bere bilkura egin du. Lau egunez Euskal Herri osotik datozen partaideak Ondarruko Arrigorri ostatuan bildu dira. Ohitura denez, oso asteburu intentsoa izan da hau ere, asignatura diferenteak, harremanen sakontzea, talde lana, aisiarako espazioa… Asignaturei dagokionez, Asteburu honetan Baserria, nekazaritza eta elikadura Euskal Herrian gaia landu dute....

Hitzaldia: Zer egin politika publikoen alorrean Elikadura burujabetza bultzatzeko?

Gaur, abenduaren 13an, arratsaldeko 19.00tan hitzaldi interesgarri bat entzuteko aukera izango duzue Igorreko Kultur Etxean. Bizilur, Lab, Etxalde, Igitie eta Ehne Bizkaiaren eskutik bertaratzen direnek aukera izango dute Erresuma Batuan elkartrukean ibilitako Euskal delegazioaren bizipenak ezagutu eta baita bertatik ateratako ondorio eta proiektuen berri izateko ere. Gaurko hizlariak, alde batetik Iker Yurrebaso, Arratiako nekazaria...

Euskal Nekazal borroken inguruko solasaldia izan zen azaroaren 24an Leitzan

Baserritik Mundura Agroekologia eta Elikadura Burujabetza ikastaroak aurten publikoari zabalik dauden mintegiak antolatuko ditu tarteka. Asmoa eztabadaidak Euskal Herriko txoko eta herrietara eramatea da, lehenengoa Eskuenagan egin ostean, bigarren hau Leitzan izan da. Nekazal borrokak hizpide, Euskal Herriko aldarrikapen eta antolakuntzaren inguruko solasaldia egin zen, globala lokalera ekarrita.   Euskal nekazal mugimenduaren sorrera eta...

Nazioarteko XV. Elkartasunaren Nafarroa Saria La Via Campesina​ri.

Atzo, Azaroaren 21ean, Nafarroa Nazioarteko Elkartasun Saria banatu zen Iruñean. Aurten, La Vía Campesinari eman diote saria, honek bere sorreratik (1993) egindako lan ikaragarria dela eta. Saria jasotzera Maria Canil Grave, Guatemalako kidea etorri zen, eta Euskal Herriko La Vía Campesinako kideekin batera Uxue Barkosen eskutik jaso zuen Saria.  Unai Aranguren, Ehne Bizkaiko kide...

Hitzaldia: Nekazal borrokak Euskal Herrian

Nekazal borroken historia Euskal Herrian. Globalizazioak elikadura sisteman txertatutakoaren aurrean, alternatiba lokalak. Hizlariak: ·Xatur Larralde (EHNE Nafarroa) ·Miriam Otxotorena (artzaia, gaztagilea, EHNE Nafarroa) ·Gotzone Sestorain (gaztagilea, Etxalde) ·Panpi Saint Marie (oilasko ekoizlea, ELBko lehendakaria, Etxalde) ·Markel Azkargorta (Leitzako udala) Euskal nekazaritzaren borroken ibilbide historikoa azalduko da. Baserritarrek pairatutako arazo garrantzitsuenetatik borroka esanguratsuetaraino. Euskal nekazal mugimenduaren...

155aren kontra eta atxilotze aginduen gaitzespena

Kataluniako gobernu kideen atxilotze agindua onartezina da. Eskubide demokratikoak defendatzea delitua den Espainiar justiziaren beste adibide bat dugu gaurkoa. Ehne Bizkaitik gogor gaitzetsi nahi dugu erabaki juridiko-politiko hau, eta gure elkartasun guztia adierazi nahi diegu bai gobernukideei, bai familiei baita Errepublika Kataluniar guztiari. Mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Larunbatean Bilboko kaleak beteko ditugu!
×