Datorren larunbatean, Azaroak 4an, euskal hainbat eragilek manifestaziorako deialdia zabaldu genuen astelehenean. Honela, 155. artikuluaren aplikazioaren aurka eta demokrazia eta erabakitzeko eskubidearen defentsan Bilboko kaleak betetzera animatzen zaituztegu. Larunbatean, arratsaldeko 17:00tan Bilbon, La Casillan, elkartuko gara!
#LaViaCampesina – #SoberaníaAlimentariYA Urriaren 16a Elikadura burujabetzaren eguna izendatu du La Via Campesinak. Borrokak jarraitzen du, gure elikagaien kontrol korporatiboarekin eta enpresa transnazionalen inpunitatearekin bukatu beharra daukagu. Egun honetan gainera, LVCren publikazio berria kaleratuko da: “Las luchas de la Vía Campesina por la reforma agraria, la defensa de la vida, la tierra y los territorios” borroken...
Oraindik ere badaukazue aukera Elikadura Burujabetza eta Agroekologiako kurtso honetan izen emateko! Animatu eta parte hartu!! Landa eta hiri eremuko prozesu eta subjektu ezberdinen arteko topaketa, elkarrizketa eta aliantzak errazteko, ikastaroa hau bereziki zuzenduta dago: a) Euskal Herriko nekazaritza sektorean instalazio prozesuetan dauden pertsona eta baserritarrak b) Aktibistak eta mugimendu eta erakunde sozialetako pertsona...
Nekazaritzako produktuen, landare-kontserben, autoklabeen eta abarren eraldaketan pixka bat gehiago sakondu nahi duten guztiei zuzendutako ikastaroa. Barazki naturalak, fruta eta barazki gozoak eta gazi-gozoak, eta gainera chutneyak, ketchupak, jaleak, pateak…
Euskal Herrian Elikadura Burujabetza eraikitzeko lanean ari diren edo sarean lan egin nahi duten baserritarrei edo sektorean sartu berri diren pertsonei zuzendua.
Artzain txakurrak trebatzeko ikastaroa, Dima herrian (Bizkaia). Nahi izanez gero, jarri harremanetan posta elektroniko bidez: unai@ehnebizkaia.eus// ainara@ehnebizkaia.eus edo telefono bidez: 946232730 (ext4) 636451572.