Baserritar bakoitzak bere lurretan eta bizipenetan jasotako esperientzien elkartrukerako espazio izan nahi du topaketa honek, non agroekologia jakintzen eta ikerketen elkartrukeak izango duen protagonismoa. Honetarako estatu guztitik etorritako baserritar eta hizlariekin kontatu dugu.
Sinposio honen garapena gai ezberdinetan banatutako hiru egunetan emango da
Sinposiorako programa:
Informazio orokorra:
Sinposio hau Zornotzako Barnetegian ospatuko dugu, martxoaren 14, 15 eta 16 bitartean. Bertan bai Euskal Herriko puntu ezberdinetatik etorritako hizlariekin, bai estatuko hainbat puntutatik etorritakoekin eta nazioarteko gonbidatuekin kontatzeko aukera izango dugu. Sinposio honetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea (sakatu hemen). Izen emateko epea martxoaren 4ra arte egongo da zabalik (4a barne).
Topaketa hauetan gosari, bazkari eta afari zerbitzua egongo da hala eskatu duenarentzat, baita bertan lo egiteko aukera ere. Gauzak honela, bertaratzeko salneurriak ere ezberdinak izango dira:
Izen ematea (lo egiteko toki gabe) 20€ (bazkaria barne)
Izen ematea lo egiteko tokiarekin 50€ (gosari, bazkari eta afaria barne)
Informazio gehiago behar izanez gero: unai@ehnebizkaia.eus edo 636451572
Sinposiorako programa:
Martxoaren 14a "Lurra eta emankortasuna"
10:00-11:30- Sinposioaren aurkezpena Alazne Intxauspe eta Unai Aranguren
Agroekologia Euskal Herrian eta Europan.
Agroekologia eraldatzeko prozesu kolektibo bezala.
11:30-12:30 Plenarioa
Lurraren bizia eta emankortasuna nola hobetu: Jesus Eslavak aurkeztua, bera Vitaveris (Bio ongarrien ekoizpen eta salmenta)
13:00-14:15 Aukeratzeko tailerrak
15:30-16:30 Plenaria
Gure baserrietako emankortasuna hobetuko duten azterketa eta praktiken elkartrukea. Leire Ibarretxe, Biolur Gipuzkoako dinamizatzaile eta teknikoa.
16:30-17:30 Aukeratzeko tailerrak
18:00-19:30 Landa bisita
Prozesu agroekologikoan dagoen ortugintzara bideratutako ekoizpen dibertsifikatu baten bisita. 20 urte baino gehiagoko esperientziaduna Zeberion.
Martxoaren 15a "Jarduera agroekologikoak"
10:00-11:30 Kubako iraultza agroekologikoa
Kubako nekazal erreforma,baserritarretik baserritarrera metodologia, ekoizpen eta antolakuntza egiturak eta kubako agroekologia jarduerak aztertuko ditugu ANAP.en (Asociación Nacional de Agricultores Pequeños) eskutik.
11:30-12:30 Plenarioa
Gure lurren diagnostiko agroekologikorako irizpide eta baliabideak. Iker Elosegi Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea.
13:00-14:15 Aukeratzeko tailerrak
15:30-16:30 Plenarioa
Baserritar nekazaritzako funtzio anbientalak. Helen Groome, geografa eta abeltzain ekologikoa. Vista Alegre, Karrantzako proiektuaren partaide, non esnea, eraldaketa eta merkaturatze zuzena erabiltzen duten.
16:30-17:30 Aukeratzeko tailerrak
18:00-19:30 Landa Bisita
Bizkaigane Elkartean nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa egiten dute eta eguneko esne gordina eta esnekiak ekoizten dituzte. 35 urte baino gehiago martxaneta erabakiak asanbladan hartzen dituzte.
Martxoaren 16a "Elikadura estrategiak"
10:00-11:30 Bideo emanaldia eta mahai ingurua:
«Nola indartu formakuntza elkartrukeak eta lan sareak eta ikerkuntzak?»
11:30-12:30 Esperientzien mahai ingurua
«Elikadura estrategien garapena gure herri eta eskualdeetan»
Unzalu Salterain (EHNE Bizkaia eta Etxalde)
Nadia Lopez (Maskilu eta Etxaldeko emakumeak)
Jose Ramon Mauleon (EHUko soziologia irakaslea)
Mireia Vidal (SPG d l´horta a la plaça-ko koordinatzailea).