Malu Egiluz (EHNE Bizkaia): “Indar handiagoz bultzatu behar dugu Gazaren blokeoa hausteko”

Malu Egiluz EHNE Bizkaiako gure kidea Kairon dago, Gazako Martxa Globalean parte hartzen, eta itxaropentsu jarraitzen du Rafahera iritsi eta Israel Gazan (Palestina) ezartzen ari den blokeoa hausteko. "Indar handiagoz bultzatu behar dugu", adierazi du Egiptoko Gobernuaren atxiloketa eta deportazioen ostean. Maluk baieztatu digu ondo dagoela atxiloketak eta Kairon bizitzen ari diren "egoera surrealista"...

Rafahrako martxan parte hartzekoak ziren ekintzaileak atxilotzen hasi da Egiptoko Polizia

Malu Egiluz EHNE Bizkaiako kidea Kairon dago, Palestinarako martxan parte hartzen, eta baieztatu duenez, 230 atxilotuen artean zortzi euskal herritar daudela, horietako sei Kairoko aireportuan eta beste bi Salma hotelean. March to Gaza nazioarteko ekimenak goizaldean jakinarazi duenez, bihar Rafahrantz abiatzekoa zen martxan parte hartu behar zuten ekintzaileak atxilotzen hasi da Egiptoko Polizia...

La Vía Campesinako karabana bat Tunisiatik Palestinara abiatu da “Gazako setioa hausteko”

Via Campesinako (LVC) kideek, tokiko erakundeekin, talde komunitarioekin eta nazioarteko elkartasunarekin konprometitutako pertsonekin batera, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko karabana bat hasi zuten atzo Tunisian, "Gazaren aurkako setioa hautsi eta erresistentziaren ahotsak zabaltzeko". "As-Soumoud" lurreko karabana atzo goizean abiatu zen Tunisiatik "Kateak hautsi behar dira" leloarekin, eta Tunisia, Libia eta Egipto zeharkatuko ditu Rafaheko muga-pasabidera...

Euskal Nekazaritza Sektorearen ‘Belaunaldi Erreleborako Estrategia Integral’aren azterketa

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek Euskal Nekazaritza Sektorearen Belaunaldi Erreleborako Estrategia Integral berria aurkeztu dute. Estrategia horrek 25 milioi euroko aurrekontu bateratua izango du datozen hiru urteetarako, eta hamar urteko epea izango du. Aurreikuspenen arabera, 1.250 gazte sartuko dira sektorean. Planaren ardatza dimentsio ekonomiko errentagarria duten 1.500 nekazaritza-ustiategi dira, eta ustiategien...

Jose Mari Ustarroz hil da, Artzai Egunaren bultzatzailea eta Idiazabal gaztaren erreferentea

85 urte zituela hil da Jose Mari Ustarroz, Artzai Egunaren bultzatzaile eta Idiazabal gaztaren erreferentea, 17 urtez bere jatorrizko izendapeneko lehendakari izan zena. Aralar Mendi Elkarteak artzaintzan erreferente bat galdu izana deitoratu du. EHNE Bizkaiak bere atsekabea eta aitortza adierazi du Ustarrozek egindako lanagatik. Argazkia: eitb.eus Artzai Egunaren bultzatzaile eta Idiazabal gaztaren erreferente,...

COAGek salatu du Saharako cherry tomatea marokoarrez mozorrotzen dela supermerkatuetan

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) EBko Justizia Auzitegiaren epaia aplikatzeko eskatu dio Kontsumo Ministerioari, Mendebaldeko Saharatik datozen produktuen etiketen kontrolari dagokionez, Espainiako Estatuko lurraldean. Joan den urriaren 4an eman zen argitara epai hori, eta, horren arabera, Mendebaldeko Saharatik datozen ekoizpenek, fruta eta barazkiek zehazki, etiketan adierazi beharko dute. Pablo Bustinduy Gizarte Eskubideen,...

Sindikatuek eta Etxaldek bat egin dute Gure Esku-ren ekainaren 7ko mobilizazioarekin

'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' lelopean egingo da ekainaren 7an, Bilbon. Euskal Herriko lurraldeetan irekita dauden estatus berriei buruzko eztabaidetan herritarren aktibazioa lortzea dute xede. ELAk, LABek, Steilasek, EHNEk, Hiruk eta Etxaldek bat egin dute Gure Esku-ren mobilizazioarekin. Herri ekinaldi nazionalera deitua du Gure Esku-k ekainaren 7rako, Bilbon, Herri libre bat. Euskal...

Via Campesina Europak Israelek gosetea arma genozida gisa erabiltzen duela salatu du

Via Campesina Europak (ECVC) salatu duenez, Israel "gosea erabiltzen ari da bere gerrarako, genozidarako eta garbiketa etnikorako planean". ECVCk "konplize izateari uzteko eta gizateriaren aurkako krimen horri amaiera emateko neurri zehatzak hartzen hasteko" eskatu die Europar Batasunari eta estatu kideei. Komunikatua 2025eko martxoaren 2an, Israelgo armadak Gazako laguntza humanitario, elikagarri, sanitario eta mediko...

Andoni Garcíak baserritarrentzako gutxieneko soldata propioa aldarrikatzen du

Andoni Garcia EHNE Bizkaia-ko eta Etxaldeko kideak lanbide arteko gutxieneko soldata propioa aldarrikatu zuen atzo, baserritarrei bidezko diru-sarrerak bermatzeko. Garciak eskakizun hori azaldu zuen Manu Robles Arangiz eta Ipar Hegoa fundazioek Bilbon antolatutako lanbide arteko gutxieneko soldatari buruzko mintegian. Mintegia hiru multzotan banatu zen: lehenengoan nazioarteko egoera eta Euskal Herrian dauden bide juridiko eta...

COAGek salaketa aurkeztu du Lehiaren aurrean, oliba-olioan prezioak manipulatzeagatik

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) salaketa formala aurkeztu du gaur Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean (CNMC), oliba-olioaren jatorrian prezioak artifizialki aldatzeagatik. Koordinakundearen iritziz, Lehiaren Defentsari buruzko Legeak debekatutako jokabidea da hori. "Datuak sendoak eta kezkagarriak direlako gaude hemen: kiloko 2 euro baino gehiagoko desfase justifikatua dago oliba-olioaren jatorrizko benetako prezioaren (3,50 €/Kg)...
×