Bizi ditugun garaiak Ama Lurraren borroka garaiak dira kapitalismo finantzarioaren aurrean bizitza mantentzeko. Sistema horretan, gure Lurra eta bertan dagoen bizitza guztia -lurpean, baso eta itsasoetan, eta gure etxeetako eta komunitateetako zaintza eta osasuna- merkantzia bihurtzen ari da enpresa transnazionalen eta finantza-industriaren onurarako. Logika hori ari da nagusitzen klima-aldaketak, biodibertsitatearen galerak...
Zigoitia shock egoeran dago. Hauteskundeak igaro, eta bat-batean panel fotovoltaikoen makroproiektu bat ekarri digute mahai gainera, nekazari lurren hedadura izugarria estaltzeko asmoekin. Proiektu hori orain atera da argitara, botoa eskatzen ziguten politikari horiek jada oniritzia emana diotenean (isilka-misilka eta udalen gainetik pasatuta), eta hara!, proiektuari nolabait aurka egin ahal izateko alegazioen aurkezpenerako denbora justua...
Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energiaereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren proiektuen garatzea premiazkoa da, Europako Parlamentuak berak definitzen dituen “Energia Berriztagarrien Komunitateen” eta “Energia Herritarren Komunitateen” kontzeptuak lagun. Elise Dilet dokumentalista da Ikas pedagogia...
Erregai fosilak jada baztertu daitezkeen sektoreetan energia berriztagarriak «lehenbailehen» hedatzera deitu du Urrestik, eskualde bakoitzaren beharretara egokituta. Erregai fosilekiko menpekotasunari buruzko jardunaldi batzuk egiten ari dira hilabete honetan Bilbon, eta horietan parte hartu du Aitor Urresti Ingeniaritza Termikoan doktore eta EHUko irakasleak (Bilbo, 1975). Petronorren jarduera izan zuen hizpide hilaren 9an, Sara Ibañez...
Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak, eta dagoeneko ez dakite egoeraren larritasuna nola azaldu. Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2030erako gure CO2 isuriak erdira jaistea premiazkoa da, baina han-hemengo adierazle baikor bakoitzeko, hamaika ezkor pilatzen zaizkigu....
Munduko herrialde aberatsenetan egoitza duten erregai fosilen enpresa handiei zerga berri bat ezartzeak ehunka mila milioi dolar sor ditzake herrialde txiroenei larrialdi klimatikoari aurre egiten laguntzeko, txosten baten arabera. Astelehenean argitaratutako Climate Damages Tax (klima-kalteen gaineko zerga) txostenaren arabera, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGA) herrialde aberatsenetan egoitza duten erregai fosilen enpresa...
* Nerea Zuluaga eta Hodei Rodriguez Jauzi Ekosozialeko bozeramaileak dira Klima larrialdia saihesteko sistema errotik aldatu behar dela uste dute Zuluagak eta Rodriguezek, baina nabarmendu dute bitartean erreformak ezinbestekoak direla. Larunbatean aurkeztu zuten Jauzi Ekosoziala, eta talde horretako bozeramaileak dira Nerea Zuluaga (Deustu, Bilbo, 1994) eta Hodei Rodriguez (Getxo, Bizkaia, 1994). Duela bi...
* Alberto Frias Ekonomiako doktorea eta ingurumen abokatua da * Aitziber Sarobe biologoa eta natur kontserbazionista da «Goiz batean, lo lasai baten ondoren, Gregorio Samsa intsektu izugarri bat bihurtuta esnatu zen». Horrela hasten da Franz Kafkaren Metamorfosia lan ezaguna. Euskal Herriko lurraldearen metropolizazio-prozesuarekin pareka daitekeen egoera da hori, Euskal Herritik Euskal Hirirako prozesua: berezko...
* Gotzone Sestorain Etxalde-ko kidea da 2024ko lehen hilabetetan bai Europa osoan, baita Euskal Herrian ere, nekazarien mobilizazioak izan dira protagonista, sektoreak duintasunez bizitzeko dituen zailtasunak eta etorkizuna argi ez ikusteak izan dituztelarik erregai nagusia, zenbait tokitan agroindustriaren esku ezkutuek ere xaxatu eta baliatu dutelarik olatua. 2024ko lehen hilabetetan bai Europa osoan,...
*Eneko Olabarrieta Uribe Butroeko energia komunitateko kidea da. Klima, ingurumen eta energia krisien ondorioz, lehen lerroan jarri dira azken urtean energiari buruzko gaiak. Jakinik Euskal Herria kanpoko energia iturrien «menpeko» dela, tokiko energia komunitateak bultzatzen ari dira azkenaldian, eta horren erakusgarri da Uribe Butroeko energia komunitate sortu berria. Butroi Bizirik Trantsizioan taldearen proiektua...