Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Durangaldeko produktuen erosketa sustatzeko ekimena abiaraziko du Gabon jai hauetan. Durangoko Merkatu Plazan erosketak egiten dituztenek 100 euroko saski baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Zozketa hori larunbatero egingo da urtea amaitu arte, eta, horrela, merkatura bisita egitea sustatuko da..
Kanpaina honen helburua eskualdeko merkatu eta dendetan eskuragarri dauden eskualdeko produktuen kontsumoa sustatzea da, Durangaldean ekoitzitako produktu freskoak zein ontziratuak.
“Hau ahokada!” Furgoneta herriz herri
Durangoko Merkatu Plazako ekintzarekin batera, ULGA-k, garai bateko saltzaile ibiltariengan inspiratutako ekimena jarri du martxan. Laban- zorroztaileak edo patata-saltzaileak gaur egiten duen moduan, produktuak eskualdeko hainbat herritara eramango ditu furgoneta honek. “Hau ahokada!” lelopean, kanpainak arreta erakarri eta tokiko produktuak sustatu nahi ditu.
“Hau ahokada!” esamoldeak zentzu bikoitzarekin jolasten du: alde batetik, zerbait gozagarriari hozka egiten dio, bertako produktuak dastatzera gonbidatuz; bestetik, pertsona ahoberoei erreferentzia egiten die, hitzetatik ekintzera jauzi egiteko mezua zabalduz.
Ekimenak tokiko produktuen inguruan dauden aurreiritziei erantzun nahi die, hala nola prezio altuen pertzepzioari edo irisgarritasun faltari.
Ekintza honekin, Urkiola Alkarteak kontsumo arduratsua eta jasangarria eskuragarria eta onuragarria izan daitekeela erakutsi nahi du, aldi berean tokiko ekoizleei laguntza emanez eta eskualdeko ekonomia indartuz.
Furgoneta Elorrion, Durangon, Zornotzan eta Abadiñon geldituko da, ekoizleei eta saltzaileei buruzko informazioa eskainiz. Furgonetara hurbiltzen direnek otzaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute, eta posta elektronikoa uztea nahikoa izango da ekimenenan parte hartzeko.
Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak Durangaldeko herritar guztiak gonbidatzen ditu Gabonetan kontsumo kontzientea eta iraunkorra sustatzeko mugimendu honen parte izatera.
Furgonetaren geltokiak