EHNE laguna

Nahiz eta baserritarrak ez izan, asko dira EHNE Bizkaia bezalako nekazal sindikatu baten aldarrikapen eta ekintzez arduratzen direnak: kontsumo arduratsua, multinazionalek bultzatutako globalizazio neoliberalaren aurkako borroka, elikadura subiranotasunaren defentsa, merkataritza txiki eta biziaren aldarrikapena, lurraren defentsa, elikagai osasuntsuen ekoizpena...

EHNE Bizkaia - Laguna figurak lekua egin nahi die sindikatuan nekazaritzarekin harreman zuzenik ez dutenei, edo bai dutela baina EHNE Bizkaia-ko afiliatuak ez diren eta sindikatuaren borrokari bere harri-koskorra ekarri nahi dioten pertsona horiei. Kide formala ez izan arren, EHNEren "lagunak" sindikatuaren esperientzia eta lana parteka ditzake.

EHNE Bizkaiko-ko lagun horietako bat izan nahi baduzu, bete ezazu inprimaki txiki hau eta bidal iezaguzu. Berehala jarriko gara zurekin harremanetan.

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.
Posta elektronikoa
Egiaztapena
×