EHNE-Bizkaiak eta ENBAk 50 traktore baino gehiago mobilizatuko dituzte ostiralean Bilbon, merkataritza libreko Europako itunen aurka

Mobilizazioak eutsi baserriari
Eutsi baserriari Azoka Gardena

EHNE-Bizkaia eta ENBA-Bizkaia nekazaritza sindikatuek mobilizazioa deitu dute otsailaren 9rako Bilbon. Eskatzen dute merkataritza libreko itunei amaiera emateko eta baserritarrentzako bidezko prezioak bermatzea. Bilboko Areatzan traktoreak biltzeko deia egin dute goizeko 10.00etan, Bizkaiko hainbat eskualdetatik abiatuta; eta merkatu garden bat egingo dute, bertoko bildots laurdenak hontziratuta 20 euroko prezioan batean eskainiz.

Azken asteetan, nekazaritzako protestak ugaritu egin dira Europar Batasuneko (EB) hainbat herrialdetan. Ezinegon horren oinarria da baserri gehienetan ez dutela diru sarrera duinik eta etorkizunerako aurreikuspen baikorrik, neurri handi batean EBk hamarkadetan zehar aplikatutako politika neoliberalen ondorioz.

EHNE Bizkaiaren eta ENBA Bizkaiaren iritziz, nekazaritza sektoreak erantzun zehatzak eta errealak behar ditu bere arazoentzat, eta eskaerak hiru ardatzetan zehazten dituzte.

  • Merkataritza askeko akordioen negoziazioak berehala etetea. MERCOSUR bezalako akordioen negoziazioak geldiaraztea eta Zeelanda Berriarekin akordioa ez berrestea eskatzen dute, ardi okela (bildotsak) eta esnea Europako merkatuetan sartzeak dakarren mehatxuagatik. Aldi berean, merkataritza askeko negoziazio prozesu guztiak geldiarazi behar dira, eta, horretarako, beharrezkoa da etetze luzamendu bat ezartzea.
  • Baserritarrentzako prezioek ekoizpen kostuak bermatu behar dituzte. Merkatuaren erregulazioan oinarritutako elikadura politika eskatzen dugu, prezio duinak bermatzeko mekanismo gisa. Era berean, merkataritza jardunbide desleialei buruzko zuzentaraua modu eraginkorrean inplementatzea exijitzen dugu, ekoizpen kostuen azpitik saltzeko debekuarekin batera.
  • Europako Nekazaritza Politika (NPB) sinplifikatzea ezinbestekoa da. Gehiegizko burokraziak kostu onartezinak eragiten dizkie baserritarrei, eta ez dute uzten helburuak betetzen.

    Otsailaren 9ko mobilizazioa traktoreen kontzentrazio (50 etik gora) baten bidez egingo da. Traktore horiek Bizkaiko hainbat eskualdetatik aterako dira eta Bilboko Areatzan elkartuko dira goizeko 10.00 ak aldera. Gune horretan bertan, merkatu garden bat egingo da, eta hutsean ontziratutako bildots laudenak eskainiko dira 20 euroko prezioan, Zeelanda Berriko arkumea sartzeak dakarren mehatxua salatzeko, eta gure elikaduraren tokiko ekoizpena balioan ezartzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.Email address is required.