
Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación- aren Programa Cultiva-ren bigarren egonaldiari hasiera eman diogu, Iñaki Eguiluz Txapel Koop-en (Errigoiti) egon baita. Behi, ardi eta txerri azienda duten produktu ekologikoen kooperatiba da, eta banaketa eta antolaketa eredu bereziak ditu. Iñakik kudeaketa ekonomikoaz, metodo ekologikoez, merkaturatzeaz, esnekiak egiteaz, animalien ongizateaz eta kooperatibismoaz ikasiko du.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ezarritako Programa Cultiva nekazari eta abeltzain gazteei zuzenduta dago, eta Espainiako Estatu osoan banatutako ereduzko ustiategietan prestakuntza-egonaldi laburrak egitean datza, erabat doan.
Egonaldia COAGek (Nekazarien eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundea) kudeatzen du eta Bizkaiko EHNEk antolatzen du.
Txapel Koop
Txapel Koop Bizkaiko Busturialdean dago; instalazioak eta erabiltzen dituzten lursailak Errigoitin daude. 2020an sortutako elkarte-ustiategi bat da (kooperatiba), eta 10 pertsonak lan egiten dute bertan (6 bazkidek, 4 langilek); horietatik 6k 40 urte baino gutxiago dituzte. Latxa arrazako 300 ardi, arraza desberdinetako esnetarako 80 behi (45 jezten) eta 5 txerri ama dituzte, eta urtean 50 txerri inguru gizentzen dira.
Jarduera nagusia behi- eta ardi-esnearen deribatuen ekoizpena (ekologikoa) eta salmenta da, baita haragi-transformatuak ere. Merkaturatzea zirkuitu laburren bidez egiten da (zuzenean kontsumitzaileari, txikizkako denda txikiei, eskola-jantokiei, azokei eta merkatuei).