2025eko apirilaren 17a: Nekazarien Borroken Nazioarteko Eguna

Brasilgo Eldorado dos Carajás sarraskitik, 1996an, 21 nekazari erail zituztenetik nekazaritza-erreformaren aldeko borrokan, 29 urteko zigorgabetasuna osatzen duen krimena, mundu osoan antolatzen gara apirilaren 17tik behin. Izan ere, zapaltzen jarraitzen dutenei bakarrik egiten die mesede ahazteak; borroka hori ospatzeko, justizia eskatzeko eta gure erresistentzia indartzeko batzen gara. Lurra, ura eta lurraldea...

Amets Ladislao: “Faxismoaren aurrean, ausardia eta aliantza feministak!”

Horrela zioen aurtengo martxoak 8ko lemak, eta guk Etxaldetik ere gure egin nahi genuen lema hau. Azken urteotan ikusten ari gara orden berri bat dagoela munduan; 4 gizon zuri faxistek munduaren kontrola hartu dute eta beraien ideario guztia inposatzen ari dira, munduko ekonomietan eta pertsonen bizitzan agintzen ari direlarik. Ikusten dugu nola inposatu nahi...

‘Etxalde’ editoriala: “Nekazaritza sektorerako ere Lanbide arteko Gutxieneko Soldata nahikoa”

Euskal gehiengo sindikalak gure errealitate sozioekonomikora egokitutako lanbide arteko gutxieneko soldataren aldarrikapena aktibatu dugu. Langile guztientzat lanbide arteko gutxieneko soldata bera bermatzeak nekazaritza-jardueran pertsona berriak sartzea bultzatuko luke, belaunaldi-erreleboaren lehentasunari erantzunez. Indarrean dagoen legeriaren arabera, sindikatuen eta patronalaren arteko lanbide arteko akordio baten bidez, gutxieneko soldata propio bat finka daiteke, negoziazio-mahaian adosten den irismenarekin...

Elkarretaratze jendetsuak Bizkaiganeri babesa adierazi dio Gernikako Epaitegien aurrean

Elkarretaratze jendetsuak Bizkaiganeri babesa adierazi dio gaur goizean Gernikako Epaitegien aurrean, EHNE Bizkaiak egindako deialdiari erantzunez. Errigoitin (Bizkaia) kokatutako proiektu horrekin jarraitzea edo proiektua utzaraztea ebazten da gaur instantzia judizial honetan. Bizkaigane, azken berrogei urteetan eraiki da, eta ustiategian bertan ekoitzitako elikagaiak eraldatzera bideratuta dago, abeltzaintza jarduera dibertsifikatu baten bidez (esnetarako eta haragitarako behiak,...

Via Campesinak elkartasuna adierazten die Via Campagnola eta Condéfération Paysanneri Alessandriren hilketagatik

Via Campesinak "elkartasuna" eta "doluminak" adierazi dizkie Via Campagnolari eta Frantziako Condéfération Paysanneri, Pierre Alessandri nekazari ekintzaile korsikarraren hilketagatik. Alessandri, 55 urtekoa, Via Campagnolako idazkari nagusia zen, Confédération paysanne delakoari lotua. "Hilketa" ikertzen ari dira. "Confédération paysanne dolutan dago. Pierre Alessandri Korsikako bere etxaldean hil dute, U Mandriolun". Horrela hasi zen Confédération paysanne-ren komunikatua...

EHNE Bizkaia-k eskatzen du Bizkaigane proiektuaren belaunaldi erreleboa bermatzea Errigoitin

EHNE Bizkaia-k Txapel Koop kooperatibaren aurka egindako utzarazte eskaera geldiarazteko eskatu du. Gaur egun, Txapel Koop-ek kudeatzen ditu Bizkaigane Elkartearen instalazioak. Nekazaritza sindikatuak Bizkaigane proiektuari babesa emateko elkarretaratzea deitu du Gernikako epaitegiaren aurrean, martxoaren 27an, ostegunean, goizeko 11:00etan. PRENTSA OHARRA Bizkaigane, azken berrogei urteetan eraiki da, eta ustiategian bertan ekoitzitako elikagaiak eraldatzera bideratuta dago,...

Nyéléni argitaletxea: “Arrantza-komunitateak elikadura-burujabetzaren defentsan”

Gerra eta oligarka multimilionarioek hondatutako aldaketa betean dagoen mundu honetan, arrantzaleen bizimoduei ez zaie jaramonik egiten eztabaida politikoetan. Trump presidente estatubatuarraren programa, "drill, baby, drill" (zulatu, txiki, zulatu) leloarekin, munduko estraktibismoa, naturaren itxialdi neoprotekzionista 30X30 helmugaren bidez (Biodibertsitatearen Munduko Esparrua), gobernuek babestutako akuikulturaren hedapena eta irabazi-asmoko megaproiektuak arrantza-komunitateen lurraldeak eta bizibideak higatzen jarraitzen dute....

Balmasedako Mimosak ortu komunitarioa, emakume baserritarren irteeran protagonista

Urtero bezala, EHNE Bizkaiak martxoak 8aren inguruan, Emakumearen Nazioarteko Eguna, emakume baserritarrentzat irteera bat antolatu du. Atzoko bisitan, helmuga nagusia Mimosak Ortu Komunitarioa izan zen, Balmasedako baratze komunitario bat. Hitzordu hauen helburua adin ezberdinetako emakume baserritarren arteko trukea, topaketa eta ezagutza ludikoa sustatzea da. Mimosak Mimosak ortu komunitarioa 2020an Balmasedan sortutako elkartea da, Mariorratz...

Via Campesinak Israeli armak eta merkataritza guztiz enbargatzea eta gerra krimenengatik auzipetzea eskatzen du

Via Campesinak "armen salmenta, laguntza militarra eta Israelen okupazioarekiko merkataritza akordioak berehala bertan behera uztea" eskatzen du, baita "gerra krimenengatik zigorrak eta auzipetzea" ere agintari israeldarrei, Palestinan "genozidioa" egiteagatik. Bestalde, Gernika-Palestina herri ekimenak "genozidioaren" aurkako manifestazioa deitu du biharko, larunbata, Donostian. Palestinako egoera larriagotu egin da. Martxoaren 18an, Israelek su-etena hautsi zuen Gazako zerrendan,...

COAGek erradioa 20 km-ra zabaltzea eskatzen du landa-eremuko energia-komunitateentzat

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) formalki eskatu dio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari landa-inguruneko autokontsumorako energia-komunitateetako kideen artean baimendutako erradioa zabaltzea, egungo 2 km-tik gutxienez 20 km-ra. Sara Aagesen Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko ministroari zuzendutako gutun baten bidez, COAGek salatu du egungo murrizketak "ez duela sektore elektrikoa...