Auzolana Larrabetzun

Pasa den igandean, iralak 21, 12 lagun batu ziren Larrabetzuko plazan Gabriela Francesen egutegietan auzolan bat egiteko. Lehenik, bere proiektua ikusteko aukera izan zuten; Larrabetzuko udalak daraman konposta proiektua ere ikusi zuten. Auzolanerako lantaldeetan banatu ziren lan ezberdinak egiteko: Gabrielaren bi sagastietan sagarrak batu, azken gindilak batu, indabak garundu, loreak batu… Hiru ordukoa izan...

Ardi Moztaile Txapelketa

Iristear da Euskal Herriko Ardi Moztaile Txapelketa: 24 euskal moztaile eta nazioarteko 42 moztaile arituko dira lehian irailaren 27an, Abadiñoko probalekuan. Datorren irailaren 25ean, 10:00etan, Abadiñoko probalekuan (Ferialeku Plaza, 5) txapelketaren zehaztasunen berri emango dugu: parte hartzaileak, modalitateak, kategoriak, ordutegiak... Txapelketaren atarikoa izango da. Horrez gainera, euskal moztaileek erakustaldi bat egingo dute. Atxikita uzten...

EREIN, BORROKATU, BIZI.

"EREIN, BORROKATU, BIZI. Hamar emakumeren arrastoak baserritarren mugimenduan" liburuaren argitalpen kanpainarekin jarraitzen dugu. Testu honen bidez liburuan aurkitu ditzakegun edukiak aurkezten ditugu: EREIN, BORROKATU, BIZI. Hamar emakumeren arrastoak baserritarren mugimenduan. Izenburu horixe dauka aurtengo udan aurkeztu dugun liburuak. EHNE-Bizkaia sindikatuaren ekimenez eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin idatzitako lana da. Emakume baserritarrak dira protagonistak...

Auzolanerako Deia

Irailak 21ean, igandea, auzolan jardunaldi bat izango dugu Larrabetzun! Egunean zehar lan ezberdinak egin beharko dira, belarra moztu edo sagarrak batu, beste batzuen artean. Kontaktuan jartzeko kartelean agertzen den zenbakira deitu behar da hilaren 16a baino lehen. Animatu zaitez!      
×