Euskal Nekazaritza Sektorearen ‘Belaunaldi Erreleborako Estrategia Integral’aren azterketa

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek Euskal Nekazaritza Sektorearen Belaunaldi Erreleborako Estrategia Integral berria aurkeztu dute. Estrategia horrek 25 milioi euroko aurrekontu bateratua izango du datozen hiru urteetarako, eta hamar urteko epea izango du. Aurreikuspenen arabera, 1.250 gazte sartuko dira sektorean. Planaren ardatza dimentsio ekonomiko errentagarria duten 1.500 nekazaritza-ustiategi dira, eta ustiategien...

G. Fernández eta J. Hernández: “Gizarte-mugimenduak trantsizio energetikoaren aurrean: tonua jaistea, eztabaida zailtzea”

Trantsizio energetikoa da, zalantzarik gabe, mundu mailan dugun erronka nagusietako bat. Klima-aldaketak, erregai fosilak erretzeari zuzenean lotutako fenomenoak, nabarmen eta presaz aurrera egin dezan geldiarazteko beharra, agindu kolektiboa da, eta, nolanahi ere, erronka are zabalago batean txertatzen da: trantsizio ekosozial justu batean aurrera egitea, gaur egun gizartea eta bizitza modu hegemonikoan antolatzen diren parametro...

Etxalde editoriala: “Belaunaldien arteko erreleboa eta ekoizpen iraunkorrerako trantsizioa eskutik joan behar dira”

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek estrategia integralaren proposamen bat aurkeztu dute, euskal nekazaritza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa egiteko. Ibilbide luzeko proposamena da, hamar urtekoa, eta badirudi azken hamarkadetan erakutsitako epe laburreko ikuspegia hautsi nahi duela. Beste osagai berritzaile bat da uneko legegintzaldia hartzen duen kronograma eta aurrekontu xehatua duela. Plan honek sektorearen arazoak konponduko ez...

Jose Mari Ustarroz hil da, Artzai Egunaren bultzatzailea eta Idiazabal gaztaren erreferentea

85 urte zituela hil da Jose Mari Ustarroz, Artzai Egunaren bultzatzaile eta Idiazabal gaztaren erreferentea, 17 urtez bere jatorrizko izendapeneko lehendakari izan zena. Aralar Mendi Elkarteak artzaintzan erreferente bat galdu izana deitoratu du. EHNE Bizkaiak bere atsekabea eta aitortza adierazi du Ustarrozek egindako lanagatik. Argazkia: eitb.eus Artzai Egunaren bultzatzaile eta Idiazabal gaztaren erreferente,...

Javier Guzmán: “Frantziak debekatutako pestizida toxikoei irekitzen die atea”

Europar Batasunean, pestiziden erabilera zorrotz kontrolatu beharko litzateke, osasun publikoa, ingurumena eta kontsumitzaileen eskubideak babestera bideratuta. Baina errealitateak erakusten digu, behin eta berriz, erregulazio-sistema ez dela nahikoa, eta, gainera, nekazaritzako industriaren interesei erantzuteko diseinatuta dagoela, baita interes horiek guztien onarekin aurrez aurre talka egiten dutenean ere. Frantzian ikusi berri dugu. Batzar Nazionalak...

COAGek salatu du Saharako cherry tomatea marokoarrez mozorrotzen dela supermerkatuetan

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) EBko Justizia Auzitegiaren epaia aplikatzeko eskatu dio Kontsumo Ministerioari, Mendebaldeko Saharatik datozen produktuen etiketen kontrolari dagokionez, Espainiako Estatuko lurraldean. Joan den urriaren 4an eman zen argitara epai hori, eta, horren arabera, Mendebaldeko Saharatik datozen ekoizpenek, fruta eta barazkiek zehazki, etiketan adierazi beharko dute. Pablo Bustinduy Gizarte Eskubideen,...

Amanda Verrone: “Lurrerako giza eskubidea: gaudenengatik eta eraman gaituztenengatik”

Mundu osoan, emakumeok gizonek baino aukera gutxiago ditugu lurra eskuratzeko. Emakumeentzat lurra izateko eskubidea justizia sozialeko kontua da. * Amanda Verrone LABeko politika publikoen analisien arduraduna da. Apirilaren 17an Brasilgo Eldorado de Carajásen gertatu zen lurrik gabeko 21 langileren sarraskiaren 29. urteurrena gogoratu genuen joan den apirilean. Orduz geroztik, La Vía Campesinak...

Sindikatuek eta Etxaldek bat egin dute Gure Esku-ren ekainaren 7ko mobilizazioarekin

'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' lelopean egingo da ekainaren 7an, Bilbon. Euskal Herriko lurraldeetan irekita dauden estatus berriei buruzko eztabaidetan herritarren aktibazioa lortzea dute xede. ELAk, LABek, Steilasek, EHNEk, Hiruk eta Etxaldek bat egin dute Gure Esku-ren mobilizazioarekin. Herri ekinaldi nazionalera deitua du Gure Esku-k ekainaren 7rako, Bilbon, Herri libre bat. Euskal...

David González: “Hurrengo itzalaldia elikadurakoa izango da”

Baliteke hurrengo itzalaldia ez izatea elektrikoa, elikadurakoa baizik. Gure nekazaritzako elikagaien sistema globala kolapsoaren zorian dago. Erregai fosilen, kate logistiko konplexuen eta merkatu globalen mendetasun handia du, eta ahula da edozein krisiren aurrean. * David González Sánchez Sustraiak Habitat Design Koopen koordinatzailea da I. Kolapsoaren ertzean dagoen elikadura-sistema bat Nekazaritzako elikagaien sistema globala,...

Via Campesina Europak Israelek gosetea arma genozida gisa erabiltzen duela salatu du

Via Campesina Europak (ECVC) salatu duenez, Israel "gosea erabiltzen ari da bere gerrarako, genozidarako eta garbiketa etnikorako planean". ECVCk "konplize izateari uzteko eta gizateriaren aurkako krimen horri amaiera emateko neurri zehatzak hartzen hasteko" eskatu die Europar Batasunari eta estatu kideei. Komunikatua 2025eko martxoaren 2an, Israelgo armadak Gazako laguntza humanitario, elikagarri, sanitario eta mediko...
×