Angel Calle Collado Soziologiako irakaslea da Kordobako Unibertsitatean, Soziologia eta Nekazal Ikasketen Institutuan. Komunaria.net, ondasun komunetan aplikatutako ikerketari eskainitako gunearen eta Ikerketa eta Udal Laguntza Sarearen (REDINAM) talde eragilearen parte da. Talde horren lan-eremua munizipismoaren aurrerapenen eta erronken ingurukoa da. Aztertu agroekologiaren «3C» ak: zaintzak, zikloak ixtea eta lankidetza, eta ziurtatu guztiak eman...
Bizi ditugun garaiak Ama Lurraren borroka garaiak dira kapitalismo finantzarioaren aurrean bizitza mantentzeko. Sistema horretan, gure Lurra eta bertan dagoen bizitza guztia -lurpean, baso eta itsasoetan, eta gure etxeetako eta komunitateetako zaintza eta osasuna- merkantzia bihurtzen ari da enpresa transnazionalen eta finantza-industriaren onurarako. Logika hori ari da nagusitzen klima-aldaketak, biodibertsitatearen galerak...
Israelgo armadak 37 mila pertsona inguru hil ditu Gazan, gehienak emakumeak, neskatoak eta mutikoak. 83 mila pertsona baino gehiago zauritu dira eta beste 10 mila desagertuta daude, hondakinen azpian lurperatuta. Okupatutako Zisjordanian 500 palestinar gizon eta emakume baino gehiago hil dira, eta horietatik 133 gutxienez haurrak dira, eta 5.000 pertsona baino gehiago zauritu dira....
Justicia alimentariak dokumental bat egin du Espainiako Estatuan erakunde hori garatzen ari den "Zure merkatua erreklamatu" kanpainaren testuinguruan. Ikus-entzunezkoak Azpeitia, Bergara, Vic edo Bartzelonako merkatuen egoera aztertzen du. Izan ere, Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG), Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Federazioak (CECU), Supermerkatu Kooperatiboen Sareak eta Gurasoen Elkarteen Espainiako Konfederazioak (CEAPA) premiazko deia egin diete...
Zigoitia shock egoeran dago. Hauteskundeak igaro, eta bat-batean panel fotovoltaikoen makroproiektu bat ekarri digute mahai gainera, nekazari lurren hedadura izugarria estaltzeko asmoekin. Proiektu hori orain atera da argitara, botoa eskatzen ziguten politikari horiek jada oniritzia emana diotenean (isilka-misilka eta udalen gainetik pasatuta), eta hara!, proiektuari nolabait aurka egin ahal izateko alegazioen aurkezpenerako denbora justua...
Nekazaritza jasangarriak elikagai osasungarriak bermatzen ditu, ingurumena babesten du eta landa-komunitateak indartzen ditu etorkizun oparorako. Nekazaritza iraunkorra gai erabakigarria bihurtu da elikagaien ekoizpenaren etorkizunari buruzko eztabaidan. Biztanleriak hazten jarraitzen duen eta klima-aldaketak gero eta erronka handiagoak dituen mundu honetan, nekazaritzako praktika jasangarriek bide bat eskaintzen dute elikagaien segurtasuna bermatzeko, ingurumena babesteko eta landa-komunitateen...
Ipar Hegoa Fundazioak antolatutako podcast hau Talaia aldizkariaren 17. zenbakiaren osagarri da. Aldizkariaren ale horretan eskuin muturrari buruzko hausnarketa egiten da. Bideo honek, euskara hutsean, bi zati ditu: lehenengoan, LAB sindikatuko koordinatzaile nagusi Garbiñe Aranbururen hitzak daude; bigarrenean, Untzalu Salterain eta Gotzone Zestorainekin, eskuin muturrak lehen sektoreko protestetan duen paperari buruzko hitzaldia. Hemen bigarren...
Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energiaereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren proiektuen garatzea premiazkoa da, Europako Parlamentuak berak definitzen dituen “Energia Berriztagarrien Komunitateen” eta “Energia Herritarren Komunitateen” kontzeptuak lagun. Elise Dilet dokumentalista da Ikas pedagogia...
Itxaso Diazek 'Zaintzen duten emakume baserritarrak' dokumentala aurkeztuko du bihar, maiatzaren 28an Bilboko Alhóndigan. 19:00etan aurkeztuko da, eta ondoren bideoari buruzko eztabaida izango da. Ikus-entzunezkoa EHNE-Bizkaiarekin elkarlanean egin da. Zinemagileen Artean jaialdiarekin batera, emakumeentzako zinema tailer bat ere antolatzen du urtero KCD erakundeak. «Ikus-entzunezkoen bitartez gizartea eraldatzea» izan dute helburu nagusi aurten, eta...
Erregai fosilak jada baztertu daitezkeen sektoreetan energia berriztagarriak «lehenbailehen» hedatzera deitu du Urrestik, eskualde bakoitzaren beharretara egokituta. Erregai fosilekiko menpekotasunari buruzko jardunaldi batzuk egiten ari dira hilabete honetan Bilbon, eta horietan parte hartu du Aitor Urresti Ingeniaritza Termikoan doktore eta EHUko irakasleak (Bilbo, 1975). Petronorren jarduera izan zuen hizpide hilaren 9an, Sara Ibañez...