KONPROMISOAK
1. Hurbileko Salmentaren (HS) bidezko merkaturatzea, komertzializazioa bi modalitate hauetako batean egiten denean:
- Zuzeneko salmenta (ZS): ekoizleak edo nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizleen elkarteek azken kontsumitzaileari zuzenean egindako salmenta da, bitartekorik gabe:
. Produkzio ustiategian.
. Tokiko azoka eta merkatuetan, baldin eta ustiategiaren titularrek saltzen badituzte.
. Kontsumitzaileen etxean.
. Kontsumo taldeei egindako salmenta, telefono bidezkoa edo telematikoa, bitartekaririk gabe.
- Merkaturatze-zirkuitu laburreko salmenta (MZS): bitarteko batekin egiten da, gehienez ere (txikizkako establezimendua, landa-turismoa, jantoki kolektiboa edo ostalaritza-establezimendua), azken kontsumitzaileari produktuak zuzenean ematen dizkiona.
2. Laborantzako hondakinen konpostajea, nekazaritzako ekoizpenen kasuan
3. Laboreetako hondakinak erretzeko debekua. Izurriteek edo gaixotasunek suntsitzea beharrezkoa denean izan ezik.
4. Herbizidak erabiltzeko debekua.
5. Ustiapen koadernoa aurkeztu.
6. Merkatuetan egindako salmenten, finkan in situ egindako salmenten edo txikizkako establezimenduei egindako salmenten urteko erregistro bat aurkeztea.