Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.
[Bizi Baratzea]Pertsonaren osasun eta ongizaterako beharrezkoa da norbere gustu eta interesak garatzeko denbora izatea, egunerokotasunetik deskonektatu eta atsedenerako tartea edukitzea. Gainera, Euskal Herria oso toki industrializatua da, baserriko pentsamendu eta harreman sarea txikia da eta baserritarra bizimodu hiritarrean bizi da. Bertan aisialdiak, oporrek zein bidaiatzeak garrantzi handia dute.
Baserrian gaur egun oporrak hartzeko aukera bat da pertsona batek baino gehiagok lan egitea, langileek baserriko hainbat arlotan moldatzen jakitea eta lan egutegia guztion artean adostea. Beste aukera, berriz, oporretarako ordezkapen zerbitzua baliatu eta baserriko lanak epe laburrean egiteko konfiantzazko langile bat bilatzea da.
«Beste aukera, berriz, oporretarako ordezkapen zerbitzua baliatu eta baserriko lanak epe laburrean egiteko konfiantzazko langile bat bilatzea da»
Bigarren horretan aritu naiz, Gipuzkoako Goierriko baserri batean langile, azken hiru urteetako abuztuetan. Aspalditik egin izan ditut sasoiko lanak, traktorezaleentzat fardo biltzaile, artzainentzat bildots jaiotzean, ardi-moztaileekin ardi harrapari eta abar. Gustuko dut mugitzea, inguru, molde eta familia desberdinak ezagutzea, lanak bukatu eta bere ordaina jasotzea. Asko ikusi eta ikasi dut horrela.
Baserri txikiek ganadu-landare hazkuntza eta elikagaien transformazioan ezagutza duten langileak behar dituzte, lan eta ordezkapenetarako.
Sasoiko lanekin alderatuta, ordea, ordezkapen zerbitzuak baditu berezitasunak:
«Baserri txikiek ganadu-landare hazkuntza eta elikagaien transformazioan ezagutza duten langileak behar dituzte, lan eta ordezkapenetarako»
Nekazari eskoletatik datozen gazteentzat ordezkapen zerbitzuak interesgarriak izan daitezke baserriko lan desberdinetan trebatzeko, intereseko arloan sakontzeko (gaztagintza, baratzegintza, artzaintza...) eta martxa desberdinak ezagutuz ikuspegia zabaltzeko.
Baserri txikiek, ordea, ganadu-landare hazkuntza eta elikagaien transformazioan ezagutza duten langileak behar dituzte, lan eta ordezkapenetarako. Ez da erraza bi ezagutzak dituzten pertsonak bilatzea.
Horretarako, iparralde hegoalde, Euskal Herriko nekazaritza ikasle, eskola, langile eta nagusiak lotuko lituzkeen zerbitzu bat beharko genuke. Langile-nagusien harremana erraztu eta mugikortasuna bultzatuko lukeena. Baserrietako beharrei erantzuteko eta langileei aukera gehiago emateko.
«Baserri txikiek, ordea, ganadu-landare hazkuntza eta elikagaien transformazioan ezagutza duten langileak behar dituzte, lan eta ordezkapenetarako. Ez da erraza bi ezagutzak dituzten pertsonak bilatzea»