Trantsizio energetikoa da, zalantzarik gabe, mundu mailan dugun erronka nagusietako bat. Klima-aldaketak, erregai fosilak erretzeari zuzenean lotutako fenomenoak, nabarmen eta presaz aurrera egin dezan geldiarazteko beharra, agindu kolektiboa da, eta, nolanahi ere, erronka are zabalago batean txertatzen da: trantsizio ekosozial justu batean aurrera egitea, gaur egun gizartea eta bizitza modu hegemonikoan antolatzen diren parametro...
Trantsizio energetikoaren bidetik ibiltzeak erabaki kontzienteak hartzea eskatzen du, bai maila indibidualean, baina batez ere maila kolektiboan. Badirudi esparru kolektiboan ezin garela ados jarri. Egileak: Unai Pascual, Iñaki Lasagabaster eta Ana Saenz de Olazagoitia. Adagio ezagun batek dio bidea egiten dela ibiltzean. Bizitza etengabe erabakiak hartzea eskatzen duen bidea dela esateko modu dotorea...
Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) formalki eskatu dio Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari landa-inguruneko autokontsumorako energia-komunitateetako kideen artean baimendutako erradioa zabaltzea, egungo 2 km-tik gutxienez 20 km-ra. Sara Aagesen Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko ministroari zuzendutako gutun baten bidez, COAGek salatu du egungo murrizketak "ez duela sektore elektrikoa...
EHNE-Bizkaiak bultzatutako ikerketa batek erakusten du agroekologiak %46 murrizten dituela isurketak
EHNE-Bizkaiak bultzatutako eta Asunek Behatokiak eta Leongo Unibertsitateak egindako ikerketa batek karbono-isuriaren azterketa konparatiboa egin du bi kasu zehatzetan: proiektu agroekologikoa Euskal Herrian; eta negutegi intentsiboa Almerian. Emaitza irmoa da: eredu agroekologikoak %46 murrizten ditu berotegi-efektuko gasen isurketak. Kanpo-ikerketak Euskal Herrian kontsumitutako eta tokiko eredu agroekologiko batean ekoitzitako tomate baten bizi-zikloko energia-kontsumoa eta CO2...
Durangoko herritar talde batek energia komunitatea sortzeko bidea hasi du. Jose Mitxelenak Errenteriako esperientziari buruzko berbaldia emango du hilaren 30ean. Energia komunitateak irabazi asmorik bako kooperatibak izaten dira. Energia berriztagarria dute oinarri, eta autokontsumoari begirako instalazioak sortzen dituzte elkarlanean. Orain, Durangoko herritar talde batek trantsizio energetikoan eragiteko bide hori urratzeari ekin dio, udalerrian...
Testu honetan saiatuko naiz laburtzen nire ustez zergatik mugimendu sozial eta ekologistak eskala handiko berriztagarrien aldeko posizio argi bat ere izan beharko lukeen. * Gorka Laurnaga es miembro de Jauzi Ekosoziala. 1. Erlojupeko klimatikoan gaude: 1,5 graduko igoeratik ez pasatzea, hori da Hego Globaleko herrialdeek galdegin digutena. 2030Erako emisioen erdiak jaitsi, 2050erako zero...
EAEko energia-horniduraren tasa %8,7koa izan zen 2023an, eta horrek esan nahi du hiru lurraldeetan kontsumitutako energiaren %90 baino gehiago kanpotik inportatu zela. Gehien-gehienak, gainera, petrolioa eta gas naturala dira. Hala dago jasota EEEren azken txostenean. «Euskadiko egoera energetikoak ez du aldaketa handirik izan». Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) hitz horiekin ekin dio 2023an Araban,...
Bero-boladaren eta muturreko tenperaturen erdian, gezurtatu egin ditugu klima-aldaketari buruzko 4 bulo komun. Tenperaturak gora egin eta berotze globalaren ondorioak ukaezinak bihurtzen diren heinean, funtsezkoa da egia argitzea eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako premiazko ekintzak sustatzea. Bero-boladak klima-aldaketaren ondorio zuzenetako bat dira. Horietan tenperatura oso altuak lortzen dira. Definizio bakarra ez dagoen arren,...
Energia berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala ez da Plan bat, ez duelako planifikatzen. Lurraldearen kontrolik gabeko okupazio bati ateak zabaltzen dizkio. Unai Pascual, Iñaki Lasagabaster eta Jose Allende Plangintza terminoari beldurra diote mentalitate kontserbadoreek, korronte politiko aurrerakoiekin eta are komunistekin lotuz, gaur egun autoritarismo berriek egiten duten bezala (Milei, Meloni, Orban, Aznar, besteak beste)....
Solaria multinazionalak 100 hektareako parke fotovoltaikoa eta eskualdea zeharkatuko lukeen Oso Goi Tentsioko Linea eraiki nahi ditu Arabako Gorbeialdean. Herritarrak aurka antolatu dira eta ekimen jendetsu ugari burutu dute denbora gutxian. Baina Gorbeialdeakoa Solariak Araban duen egitasmo orokorraren parte bat da soilik. Bitartean, proiektuak aurkeztean “iruzur” egitea edo lur jabeak “jazarri” eta “presionatzea” leporatu...